Gizarte Zerbitzuetako gainerako programei begira, hizpide duguna zeharkakoa da, eta hainbat gizarte-arazo edo -premiarekin zerikusia duten faktoreei erreparatzen zaie, beraz. Hala, garatzen diren jardueretan, gizartearen geruza guztiak aintzakotzat hartzen dira: adingabeak, familiak, zailtasunak edo premiak dituzten helduak, eta adinekoak.
Horrek gure inguruko gizarte-eragile guztiekin sarean lan egitea dakar: institutuak, ikastetxeak, osasun-zentroak, gazteentzako zentroak, erretiratuen klubak, udalak, kultura- eta kirol-koordinatzaileak, gazteen elkarteak…
Orobat, dibulgatu, sentsibilizatu eta informazioa emateko jarduketak egiten dira, sare sozialen bidez, kartelak erabiliz eta koordinatzeko bilerak eginez.
Programaren misioa:
Gure herrietako bizitza bultzatu eta garatzea. Horretarako, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko jarduerak sustatzen dira, eta asoziazionismoa, parte hartzea eta landa eremuko bizi-baldintzak hobetu daitezen bultzatzen da.
Elkar topatzeko esparruak sortzea, parte hartzea eta elkarbizitza osasuntsua sustatzen duten ekintzen eta baliabideen bitartez.
Baliabideak eta estrategiak mugiaraztea, herritarrek bizi-ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko.
Esku-hartze komunitariorako programa
“Nire herrian ekintzailetza bultzatu nahi dut, inoiz ez baitago ezer.”
“Tailer eta ekimen herrikoiak proposatu nahi ditut gure erretiratuen kolektibotik.”
Zertarako balio du?
Gure komunitatearen bizi kalitatea hobetzea, herritarren beharrei eta planteamenduei helduko dieten ekintza koordinatuen bidez.
Besteak beste, drogen kontsumoaren prebentzioa edo bazterkeria eragozteko edo mendekotasunaren aurrean autonomia bultzatzeko beste ekimen batzuen prebentzioa sustatzea, eta, azken batean, herritarren bizi ohitura osasungarriak garatzeko lan egitea.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren gainerako oinarrizko programekin koordinatzea, komunitatearen lehentasunezko gizarte arazoak aztertzeko.
Laguntza komunitarioko sareak sustatzea eta herritarrek beren arazoak konpontzeko parte hartze aktiboa izatea.
Tokiko elkarte eta kolektiboen jarduerak babestea eta bultzatzea.
Norentzat?
Erroldatutako bizilagunak eta gizarte eragileak, hala nola kolektiboak, elkarteak, ikastetxeak, udalak…
Zer egiten dugu?
Dinamizazio jarduerak herrietan, besteak beste, tailerrak, informazio hitzaldiak, ikastaroak eta komunitate bizitzaren sustapena, hala nola:
Memoria eta estimulazio kognitiboko eta zahartze aktiboko tailerrak.
Festetako istripuen prebentzioarko “Voy y Vengo” programa.
Kontzilizio kanpaldiak
Material prentiboa banatzea
Biztanleek eskatutako jarduerak garatzea
“Komunitatean, komunitatearentzako eta komunitatearekin”