PROGRAMAREN MISIOA:
Programaren misioa gizarte-premiak detektatzea eta horiei erantzutea da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Zehazki, herritarren eskaerak jasotzen dira, lehenbiziko erantzuna ematen zaie, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gainerako programetan sar daitezen dihardugu, baita gizarte-babeseko sistemetako prestazioak jaso ditzaten ere. Horretarako, aurretiko hitzordua hartuta, informazioa, aholkuak eta orientabideak ematen dira. Lehenik, egoera bakoitza aztertzen da, eta diagnostikoa egiten. Gero, zer urrats egin eta zer prestazio bideratu behar diren erabakitzen da.
Programaren hartzaileak Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eragin-esparruan erroldatuta dauden herritar guztiak dira.
TALDEA:
Horretarako, gizarte-langile bat eta gizarte-hezitzaile bat gabiltza lanean jardunaldi erdian. Programa honetan berez ez badaude ere, psikologo baten, gizarte-hezitzaile baten eta bi administrariren laguntza ere badugu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako programa guztietan dihardute eta.
EGINKIZUNAK:
SARTZEKO BIDEA:
Programan sartzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bi bulegoetako edozeinetan, telefonoz edo aurrez aurre. Orobat, beste zerbitzu espezializatu batzuek bideratu ondoren ere sar daiteke: osasungintza, hezkuntza, enplegua…