Programak

3Autonomia pertsonala eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta

PROGRAMAREN MISIOA:

Programaren xedea jarduketak, baliabideak eta zerbitzuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea da, autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasun-egoerak prebenitzeko, eta beren kabuz moldatzeko zailtasunak dituztenen premiei erantzuteko.

 

TALDEA:

Gizarte-langile bat (programaren arduraduna).  Programak arreta integrala ematen duen eta pertsonak xede dituen ereduari jarraitzen dio. Esku hartzeko hiru mailatan lan egiten da: banakoak, taldeak eta komunitatea.

Zerbitzuaren barruan, hartzaileak babestu eta bidean zehar laguntzen zaie, eta, horrez gain, informazioa eta orientabideak ematen dira, eta mendekotasuna aztertzeko prozesuaren izapide guztiak kudeatzen dira. Gainera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eskaintzen dituen prestazioen atalak koordinatuko direla ziurtatzen da.

 

EGINKIZUNAK:

Programaren barruan, eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin elkarlanean, hurbileko zerbitzuak eskaintzen zaizkie mendekotasunarekin lotutako zailtasunak dituztenei, etxean egon ahal izan daitezen. Bestalde, familia zaintzaileei atseden hartzeko zerbitzuak ere ematen zaizkie.

Ildo horretan, zerbitzu hauek daude abian gaur egun:

ELZ

Udalaren zerbitzu oso bat da, eginkizun anitzekoa eta komunitarioa. Hartzaileak eguneroko oinarrizko jardueretan beren kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten familiak edo pertsonak dira, eta xedea haien bizi-kalitatea hobetzea da.

Taldea gizarte-langile batek (programaren arduraduna) eta sei familia-langilek osatzen dute.

Arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 07:00etatik 22:00etara arte.

⇒Mendekotasun-egoeran ez daudenentzako prebentzio-tailerrak (Jubiloteka)

Hartzaileak mendekotasun-egoeran ez dauden eta lehen mailako mendekotasun moderatua duten pertsonak dira. Noainen dago, eta 12 lagunentzako tokia du.
Joan-etorriak taxiz egiteko zerbitzua dago, mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrak joan ahal izan daitezen.

Arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 10:30etik 13:30era arte.

Adinekoentzako eguneko zentroa, Beriainen

Hartzaileak bigarren mailako mendekotasun aurreratuagoa duten pertsonak dira, moderatua zein larria, eta 30 lagun ere egon daitezke.

Arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 09:00etatik 18:00etara arte.

 

SARTZEKO BIDEA:

Zerbitzu horiek baliatu ahal izateko, aurretiko hitzordua hartu behar da telefonoz edo aurrez aurre gizarte-langilearekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bi bulegoetako edozeinetan. Eguneko zentroari dagokionez, hitzordua hartu behar da zentroko gizarte-langilearekin edo zuzendariarekin, 948 117210 telefono-zenbakira deituz.

X