Boluntario sozialak izateko sentsibilizazio-jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

Joan den asteartean, apirilak 5, Noaingo eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak boluntario sozialei buruzko jardunaldiak bultzatu zituen.

Ordezkari gisa, Elena Zarraluqui gerenteak eta Elsa Sancho Autonomia Pertsonaleko eta Mendekotasuneko programaren arduradunak parte hartu zuten boluntarioei zuzendutako prestakuntza- eta sentsibilizazio-saio batean, desgaitasunen bat edo mendekotasunen bat duten adingabekoen familiei laguntzeko.

Jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean izan ziren, Tantaka taldearen bidez. Tantaka taldeak ekinbide sozialaren hainbat alorretan boluntariotza-lerro bat gidatzen du. Oraingo honetan boluntarioak unibertsitateko ikasleak dira, kurtso guztietakoak, eta boluntario lana eskertzeko ziurtagiriak jaso dituzte.

Noaingo eskualdeko OGZen Mankomunitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen erakunde horrekin 2021eko apirilaren 8an, duela urtebete hain zuzen ere eta, orduz geroztik, elkarlanean dihardute bien artean, ongi koordinatutako eta konprometitutako lan baten bidez.

Jardunaldia “Isterria” Hezkuntza Bereziko ikastetxearekin lankidetzan antolatu zen; gure inguruko adingabe asko joaten dira zentro horretara, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak estuki lan egiten du kasuen jarraipenean.

Eguna emozioz beteta egon zen, eta unibertsitateko gazteei dei egin zitzaien beldurra hautsi eta denbora pixka bat emateko.  Izan ere, eskaintzen den “tarte txiki hori handia delako familia horien bizitzan”, “jasotako ordea ematen dena baino askoz handiagoa delako”, eta “sentitzen dena magikoa delako”.

LAGUNTZA hitza etengabe agertu zen hitzaldi guztietan. Familia horiek “laguntzak” behar dituzte erakunde publikoen ikusmiratik baztertuak daudelako. Ez dute indarrik, ez dute astirik eta ez dute baliabiderik. OGZak familia horien egunerokoa eta bere gogortasuna ezagutzen du, horregatik haien errealitatea aurkeztu nahi izan du “laguntzeko babesa” lortzeko ahaleginean, kalitatezko denbora eta familiarentzako arnasa-guneak eskuratzeko. Mahaian Noaingo familia batek parte hartu zuen, horren kideek lehen eskuko testigantza eman zuten eta laguntzeko emateko animatu zituzten gazteak; izan ere “zuen babesik txikiena ere oso handia baita gure familientzat”.

X