Bikaintasunerako konpromisoa

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak joan den azaroaren 27an ospatu zuten Bikaintasunaren XX. Nafar Eguneko gala, Jorge Luengok aurkeztutakoa, eta bertan banatu ziren Bikaintasunaren 2020 Sariak eta Aitorpenak.

Topaketa hori, lehen aldiz, ikuslerik gabe eta modu telematikoan egin zen, egungo osasun-egoeraren ondorioz. Hala ere, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilariak parte hartu zuten.

EFQM ereduaren araberako Bikaintasunerako Konpromisoa kategorian saritu zuten Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta Elena Zarraluqui Minchinela kudeatzaileak jaso zuen aitorpena.

Zigilu hori etengabeko hobekuntzaren eta bikaintasunaren bidean jarraitzeko motibazio-elementua da.

XX Nafar Bikaintasunaren Eguneko Galako bideoa, oraingoan, inguruabarrak direla eta, ikuslerik gabe egin zena eta joan den ostiralean, abenduaren 11n, Navarra TVk eman zuena.

X