Programak

7Aholkularitza juridikoa

PROGRAMAREN MISIOA:

Berdintasunerako II. Planak finkatzen duen esparruaren barruan, baliabideak Berdintasunerako Programan koordinatzen dira; esate baterako, baliabide horietako bat genero-ikuspegia duen aholkularitza juridikoko zerbitzua da. Informazioa eta aholku juridikoak emateko doako zerbitzu bat da, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritar guztientzat.

 

TALDEA:

Horretarako, bi abokatu daude lanean astelehenero, legeekin lotutako aholkuak behar dituen edonor artatzeko.

 

EGINKIZUNAK:

Hainbat gairi buruzko aholkularitza-lana egiten da:

    • Familia: banantzeak, dibortzioak, izatezko bikoteak…
    • Lana: amatasun- edo aitatasun-baimenak, eszedentziak…
    • Genero-indarkeria: tratu txarrak, erasoak, sexu-abusuak, mehatxuak, sexu-jazarpena…
    • Testamentuak eta oinordetzak
    • Atzerritarrak: egoitza-baimenak eta kanporatzeko aginduak
    • Informazioa eta laguntza doako justiziarako eskubidea izapidetzeko
    • Etab.

 

SARTZEKO BIDEA:

Zerbitzua eskuratzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da telefonoz edo aurrez aurre, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bi bulegoetako edozeinetan. Hitzordua Beriaingo egoitzako bulegoan izaten da beti.

X