azaroaren 25ean ospatuko den “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina abian jarri du, hurrengo azaroaren 25ean ospatuko den “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”ren testuinguruan. Aurten hautatutako leloa hauxe izan da: “BERDINTASUNEAN AURRERA EGITEAK INDARKERIA EZABATZEN DU: IREKI BEGIAK” Kanpainaren mezua argia da: emakumeen kontrako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen nagusiena da eta horrekin bukatzeko, benetako berdintasunerantz aurrera egitea bide bakarra da. Kanpaina honen bidez, gizon eta emakumeei gonbidapena luzatzen diegu eremu pertsonalean, familian, gizartean eta lanean gertatzen diren eguneroko indarkeriak identifikatzeko begiak ireki ditzaten eta horiek desagerrarazteko konpromisoa har dezaten. Bestalde, gonbit egiten diogu pertsona bakoitzari bere banakako portaerak berrikus ditzan eta bere egunerokoan berdintasunezko jarrerak eta jokaerak txertatu eta sustatzearen alde egin dezan. Azkenik, esku morea jendaurrean erakustera animatzen zaitugu, emakumeenganako indarkeriaren aurkako gaitzespenaren sinboloa, esteka honetan deskarga dezakezuna. Kanpaina honetan parte hartzea interesgarria izango zaizulakoan, eskerrik asko zure lankidetzagatik. |