Programak

2Gizarteratzea

PROGRAMAREN MISIOA:

Gizarteratzen edo gizartean zein lanean txertatzen laguntzea, eta prozesuan zehar babesa ematea ibilbide pertsonalizatu bati jarraituz. Ibilbide horretan, aldaketak sustatzen dira baliabideak, gaitasunak eta ahalmenak mugiaraziz, baita ingurukoenenak ere.

 “Gizarteratzea laguntzeko eta bidelagun izateko prozesu bat da, gaitasun pertsonalak eta gizarte- zein lan-gaitasunak garatzeko. Era horretan, pertsona bakoitza egoera egokian egongo da, herritar moduan dituen eskubideak aukera-berdintasunean gauzatzeko”.

 

TALDEA:

Gizarte-langilea (programaren arduraduna):  Yasone Gomez.

Gizarte-hezitzailea: Maialen Izco.

Gizarte-hezitzailea: Oscar Salvoch.

 

EGINKIZUNAK:

  • Arriskuan dauden pertsonei laguntzea, Gizarte Zerbitzuen sistemako eta beste babes-sistema batzuetako (enplegua, etxebizitza, hezkuntza) baliabideak eskuratzeko.
  • Gizarte-bidelaguntza gizarteratzeko prozesuan; jarraipena egin eta aholkuak nahiz orientabideak ematen dira, gaitasun pertsonalak edo lanerako gaitasunak eskuratzeko. Baliabide espezifikoak eta beste tresna batzuk balia daitezke, prozesu pertsonalaren bilakaeran lagungarri izango direnak.
  • Gizarteratzeko lagungarri diren gizarte-laguntzako bideak sustatzea.

 

SARTZEKO BIDEA:

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako oinarrizko edozein programatako arduradunak edo profesional soziosanitario batek egoera aztertu eta diagnostikoa egin ondoren.

X