Programak

4Familia/haurrak

PROGRAMAREN MISIOA:

Lehen mailako arretan, haurrak eta familiak artatzeko programaren helburua da adingabeen garapen pertsonala bideratzeko aukera emango duen ingurune bat ziurtatzea, babes-mekanismoen eta laguntza pertsonal, familiar eta sozialeko mekanismoen bidez. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasotzen diren jarduketak bideratzen dira.

Programaren egitura hau da:

a.- Banan-banako arreta (kontsulta, jarraipena, bidelaguntza…).

b.- Prebentziorako eta gizarte-sustapenerako jarduketak.

c.- Jarduketa komunitarioak. Informazioa emateko, sentsibilizatzeko, koordinatzeko, gurasoek gaitasunak eskuratzeko eta baliabideak sortzeko jarduerak dira, gure gizarte-ingurunean egiten direnak, arazo psikosozialak agertu ez daitezen. Esate baterako, guraso-eskola, eskola-laguntzarako taldeak, nerabeentzako tailerrak, hitzaldiak ikastetxeetan eta baliabide komunitarioetan…

 

TALDEA:

Gizarte-langilea (programaren arduraduna):  Irene Landa

Gizarte-hezitzailea: Eider Aranguren

Gizarte-langilea: Sonia Gomez

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako psikologoak laguntza espezifikoa emango du programan: Belen Sancho

 

EGINKIZUNAK:

– Harrera-prozesua: premia eta eskaera aztertzea

– Gizarte-orientazioa eta aholkuak: eskaera entzutea, erabakiak hartzeko prozesuan elkarlanean jardutea eta erabakia gauzatzean bidelagun aritzea.

– Gizarte-azterketa

– Gizarte-diagnostikoa edo diagnostiko sozioedukatiboa: irizpen profesionala, premiak hierarkizatzea, aztertu den egoeraren pronostikoa edo bilakaera posiblea, eta iritzi teknikoa.

– Babesgabetasuna eta gizarte-gatazkak sor daitezkeen egoerak prebenitzea, adingabeen garapen pertsonalerako aukera emango duen ingurune bat sustatuz, komunitatean jarduketak eginda.

– Babesgabetasun-egoerak detektatzea eta adieraztea, haurren babesgabetasun-egoerak ezagutu, ikertu eta aztertzeko. Halaber, detektatzen diren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei jakinarazten zaizkien kasuetako babesgabetasun-maila zehaztea.

– Familietan esku hartzeko planak garatzea, lehen mailako arretako gainerako baliabideekin elkarlanean, eta sarean lan eginda.

– Familietan esku hartzea, babesgabetasuna arina eta moderatua denean: helburua babesgabetasun-egoera desagerraraztea edo ez areagotzea da, eta haurra familia-ingurunetik ez dadin bereizi saiatzea. Horretarako, familia trebatu behar da, hezteko guraso-abileziak lor ditzaten; bisitak egiten dira etxera, esku hartzeko, eta familiei bidean laguntzen zaie, adingabeak babesteko administrazio-unitatearekin koordinaturik.

– Esku hartzea gizarte-gatazketan dabiltzan adingabeekin: familia trebatu behar da, hezteko guraso-abileziak lor ditzaten; bisitak egiten dira etxera, esku hartzeko, familiei bidean laguntzen zaie, eta neurri judizialen jarraipena egiten da, adingabeak babesteko administrazio-unitatearekin koordinaturik.

– Zerbitzu komunitarioak eta administrazio publikoko beste maila batzuk arrisku- edo babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak gizarteratzeko lanean inplika daitezen sustatzea.

– Haurrak eta familiak ondo trata daitezen sustatzea (sare-lana).

 

SARTZEKO BIDEA:

  • Aurretiko hitzordua eskatuz, telefonoz edo aurrez aurre, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bi bulegoetako edozeinetan.
  • Osasun-zentroak bideratuz (gizarte-langilearengana bideratzeko eskaera).
  • Hezkuntza-baliabideek bideratuz (jarduteko II. eskuliburuan jasota dagoen jakinarazpen-orria, Nafarroako Foru Komunitatean haurrak babesteari buruzko esparruan).
  • Beste baliabide batzuek bideratuz (harremana haurren eta familien programako gizarte-langilearekin).
X