Programak

6Berdintasun programa

PROGRAMAREN MISIOA:

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasunerako programaren muina metodologiak eta tresnak garatzea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa aplikatzeko prozesuari eusten diotenak, mankomunitatearen lurraldean eta bertan bideratzen diren politiketan.

Lan-proposamena urte osorako egiten da, eta oinarria Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasunerako 2017-2020ko II. Plana da. Tokiko erakundeen lan-ibilbidean proposatzen diren ardatz eta helburuei eta berdintasunerako urteko programazioari jarraitzen zaie. Hartara, berdintasunerako tokian tokiko politikak ezarri nahi direnean, arreta, funtsean, berdintasunaren arloko sentsibilizazioan jartzen da, tokiko gobernantzari eta gizarte osoari begira. Era berean, lan egiten da emakumeenganako bereizkeria eta indarkeria oro prebenitzeko, eta erantzunkidetasuna, kontziliazioa eta zaintzaren etika bultzatzeko, berdintasunerako lan-tresnak eskuratu eta emakumeak ahalduntzeari begira.

 

TALDEA:

Urte osorako lan-plana prestatu eta hura garatzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako talde osoak koordinazio-lana eta proposamenak prestatzeko lana egin behar du, Berdintasunerako Programa horren barnean baitago.

 

EGINKIZUNAK:

Esku-hartzearen zatirik handiena arlo komunitarioan egiten da. Hortaz, hainbat eragilerekin harremana dago, eta bilerak egiten dira jarduera guztietarako: elkarteak, hezkuntza, gazteen zentroak, kulturako teknikariak, kirola, osasungintza, liburutegiak…). Orobat, udalerrietako herritarren ordezkariekin eta tokian tokikoaz gaindiko eragileekin bilerak egiten dira; adibidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NBI), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko eta Nafarroako berdintasun-teknikarien sareko eragileekin.

Proposatu eta egin diren ekintzen bidez, berdintasunari buruzko gaiak udalerri txikienetara ere eraman nahi izan dira, eta ildo horretatik jarraitu nahi da. Horren harira, hainbat formulatan sakontzeko asmoa dago, herritarrek parte har dezaten eta berdintasuna Mankomunitatearen lurralde osoan sustatze aldera.

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasunerako 2017-2020ko II. Plana esku hartzeko bost arloren eta 15 lan-ildoren arabera egituratuta dago:

ARLOAK LAN-ILDOAK
1A. TOKIKO GOBERNANTZA:
BERDINTASUNA ETA GOBERNU ONA
1LI. Berdintasunerako politikak garatzen direla ziurtatzen duten egiturak sortzea.

2LI. Tokiko administrazioko eragile politikoei eta teknikoei gaitasunak ematea.

3LI. Lan- eta administrazio-prozedurak sortzea, generoa zeharkakoa izateko.

2A. BERDINTASUNERAKO
BALIO BERRIAK
 

 

1LI. Berdintasunerako lana gizarte-agendaren erdigunean ipintzea.

2LI. Berdintasunerako lan egitea hezkuntza-komunitatean.

3LI. Berdintasunerako lan egitea aisialdian.

3A. GIZARTE-KONTRATU BERRIA
BIZITZAREN IRAUNKORTASUNERAKO
 

1LI. Zaintza-lanei balioa ematea, bizitzari eusteko funtsezkoak diren aldetik.

2LI. Kontratu berria egitea, zaintza-lanak banatzeko.

3LI. Enpresek kontziliazioan eta erantzunkidetasunean parte hartzea.

4LI. Kalitate oneko zerbitzuak bideratzea, kalitate oneko zaintza izateko.

4A. EMAKUMEAK AHALDUNTZEA  

1LI. Emakumeek gizartea eraikitzeko lanean egindako ekarpenei balioa ematea.

2LI. Emakumeek gizarte-aldaketarako eragile gisa parte hartzea.

3LI. Ohitura osasungarriak izatea, kalitate oneko bizitza izateko.

5A. EMAKUMEENTZAKO
LURRALDE SEGURUA
1LI. Emakumeen aurkako indarkeriaren gainean kontzientziatzea.

2LI. Kalitate oneko baliabideak izatea, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko.

Gainera, Mankomunitatearen barnean kontziliaziorako abian den baliabideak ere koordinazio- eta jarraipen-lanak egiten ditu, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei arreta emateko eskolako oporraldietan eta zubi luzeetan.

 

SARTZEKO BIDEA:

Telefonoz edo aurrez aurre, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bi bulegoetako edozeinetan.

X